Ongi Etorri

Dokumentazio atalean deskarga ditzakezu hizlariak mahai inguruetan erabili zituzten aurkezpenak

http://img714.imageshack.us/img714/4882/eusk.jpg
“Klima Aldaketari buruzko Jardunaldiak. Administrazioak, Gizartea eta Enpresak: Erantzukizun Partekatua” jardunaldien Antolatzaileek, jardunaldiak sorturiko emisioen zatirik handiena Ekopass-en bitartez konpentsatuko du. Ekopass klima-aldaketaren aurka borrokan diharduen elkarte bat da. Ekopassek eraginkortasun energetikoaren, energia berriztagarrien eta karbono-hobien inguruko proiektuak sustatzen ditu batik bat. Horrela, hizlari eta jardunaldietara gerturatuko den jendearen joan-etorrien ondorioz sortutako isuriak, eta jardunaldiak garatzeko beharrezko diren material grafiko eta baliabideak ekoiztean sorturiko isuriak balioetsi ondoren, ateratzen den zenbatekoaren pareko kopurua bideratuko dute antolatzaileek Ekopassek sustatzen dituen proiektuetara.
Proiektu hauen bidez, sortutako berotegi-efektu gas hauek konpentsatzeko dira.

Zehazki, zenbateko hori Indonesiako oihan primarioa kontserbatzeko eta oihianberritzeko proiektura bideratuko da, IAR (International Animal Rescue) elkartearekin lankidetzan duen proiektuaren barruan.