Ongi Etorri

Dokumentazio atalean deskarga ditzakezu hizlariak mahai inguruetan erabili zituzten aurkezpenak

http://img714.imageshack.us/img714/4882/eusk.jpg
Vitoria-Gasteizek azken urteetan ospe nabarmena lortu du nazioan eta nazioartean, ingurumenaren iraunkortasunerako politikengatik. 2009ko urtarrilean, Vitoria-Gasteizko hiriak Alkateen Hitzarmenari atxiki zitzaion, Europar Batzordeak sustatutako klimari buruzko ekimena, hain zuzen ere. Ekitaldi honen helburu nagusienetako bat da beste hiri batzuk ekimenari atxiki zaizkiola jakinaraztea. Ekimen hori sinatzerakoan, hiriek 2020. urterako berotegi efektuko gasen igorpenak murrizteko konpromisoa hartzen dute. Ekimenaren helburua da Europako hiriek zuzenean parte hartzea, berotegi efektuko gasen igorpena arintzeko. Orain arte, Espainian, 480 hirik ekimenarekin bat dute, besteak beste: Donostia, Madril, Bartzelona, Sevilla eta Santander. Jardunaldietan, azalduko da Vitoria-Gasteizek nola jardun nahi duen Alkateen Hitzarmenean jasotzen den helbururantz aurrera egiteko.
Halaber, jardunaldien helburua da Eusko Jaurlaritzak Urdaibaiko Adierazpenaren (EcoEuskadi 2020) bidez hartu duen konpromisoa hedatzea, ekonomia moderno eta solidario bateranzko trantsizioa sustatzen duen zeharkako estrategia abian jartzeko, igorpen txikiak isurtzen dituena eta karbono intentsitate txikiko energia sistema bat garatzeak ematen dituen aukerak aprobetxatzeko gai dena.
Gainera, ekitaldian aurkeztuko dira Klima Aldaketaren Euskal Legearen prestakuntzan emandako aurrerapenak eta euskal industriak energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien eremuan dituen aukerak.

Horregatik guztiagatik, jardunaldi hauek zuzentzen zaizkie klima aldaketarekin eta energiarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten alkate, ingurumeneko zinegotzi eta udaletako eta administrazio publikoko teknikariei.