Ongi Etorri

Dokumentazio atalean deskarga ditzakezu hizlariak mahai inguruetan erabili zituzten aurkezpenak

http://img714.imageshack.us/img714/4882/eusk.jpg
Enpresak funtsezko ardatza dira klima aldaketaren aurkako borrokan. Badaude hainbat ekintza eraginkorren adibideak, baina sektore pribatuak konpromiso handiagoa behar du, berotegi efektuko gas igorpenak murrizte aldera. Neurriak borondatez har ditzakete, legedia aplikatu baino lehen, eta, horrela, abantaila lehiakorra lor dezakete gero eta globalagoa den merkatuan.

Energia eraginkortasuneko eremuan, enpresak dira onuradun nagusiak eta eraginkortasun neurriak ezartzen lehenak, CO2 ekoizpen eta igorpen prozesuetan aurrezten dute eta.

I+G+b eremua enpresaren oinarrietako bat da, klima aldaketaren ekarpenean. I+G+b eremuak industriarekin lankidetza sistemikoa eta sistematikoa behar du, aukera ekonomikoak eta laneko aukerak aprobetxatzeko eta euskal industriak ingurunean utzitako arrastoan karbonoa pixkanaka desagerrarazteko.

Klima eta energia aldaketak gaur egungo krisi ekonomikoaren estrategiaren parte dira, eta helburua da ezagutzaren eta berrikuntzaren ekonomiaren aldeko apustua egitea, karbono gutxi duena eta sozialki solidarioa dena.

Ildo beretik, nazioan eta nazioartean energiaren, garraioaren eta eraikuntzaren eremuetan garrantzia handia duen enpresa taldea hautatu da, beren ikuspenak azal ditzaten, energiaren eta klima aldaketaren eremuetan aurkezten diren aukerei dagokienez.

Iberdrola, Gamesa, Grupo Guascor, Grupo FCC eta Mercedes-Benz enpresek dituzten ikuspuntuak eta datozen urteetarako garatutako energia politikak azalduko dituzte, eta jardunaldiei balioa erantsiko diete, energiaren eta klima aldaketaren eremuan dauden negozio-aukeren ikuspegi komertzialetik.

Horregatik guztiagatik, jardunaldiak ingurumen iraunkortasuna, energia eta klima aldaketarenganako interesa duten profesionalei zuzentzen zaizkie.