Ongi Etorri

Dokumentazio atalean deskarga ditzakezu hizlariak mahai inguruetan erabili zituzten aurkezpenak

http://img714.imageshack.us/img714/4882/eusk.jpg
Herritarrak funtsezkoak dira: Beharrezkoa da sentsibilizazio eta kontzientziazioaren arloan lanean jarraitzea, eta 21 Agenda prozesua bezalako ekimenak indartzea.

Herritarrek klima aldaketaren kontrako jarduerak bideratzeko modu probetxugarria topatzen dute, askotan, gobernuz kanpoko erakundeen bidez.

Hiria da gizaki gehienen bizitza garatzen den tokia. Gaur egun, hirietako jarduerak berotegi efektuko gas igorpenen %60a sortzen du. Pertsonen eta ondasunen garraioak, eraikuntzak, berokuntza sistemek eta aire girotuak, adibidez, hiriak energia kontsumo handiko gune bilakatzen dituzte, baita berotegi efektuko gasen igortzaile ere, eta, ondorioz, munduko berokuntzaren erantzule nagusi.

Erregai fosilekiko mendekotasuna eta etorkizun hurbilean izango den gabeziak hiri metabolismoa bestelako energia testuinguruan nola antolatu pentsarazten digu. Hiriak trantsizio fasean sartu behar dira, garraio, eraikuntza eta kontsumo eta beharrezko energia sortzeko modu berriak asmatzeko, hirietako bizitzari euste aldera.

Hortaz, beharrezkoa da hiria eraldatu eta hiri-hiritar arteko harremana berriro definitzea. Hausnartu beharra dago, datozen urteetan hiriaren metabolismoa berriro antolatu nahi den moduari buruz, baita klima aldaketari egokitzen doan moduari buruz ere.

Espainiako hiri asko trantsizio horri hasiera ematen ari dira, pixkanaka-pixkanaka. Herritarrak bizikletan ibili eta garraio publikoa erabili dezaten sustatzea eta eraikinetan energia eraginkortasuna bultzatzea aurrerapausoak dira, karbono igorpen txikiak dituzten hiriak lortzeko.

Jardunaldi hauek ingurunearen sentsibilizatuta eta konprometituta dauden herritarrei zuzentzen zaizkie, eta asmoa da eztabaida foro sortzea, parte har dezaten erakunde zibil antolatuek, enpresek, GKEek, auzoetako bizilagun elkarteek, zinegotziek, udaleko zuzendari eta teknikariek. Foro horietan, klima aldaketak duen garrantziarekin lotutako gaiak jorratuko dira batik bat, eta baita ere hiriek izan behar duten papera arazoa konpontzerakoan.