Ongi Etorri

Dokumentazio atalean deskarga ditzakezu hizlariak mahai inguruetan erabili zituzten aurkezpenak

http://img714.imageshack.us/img714/4882/eusk.jpg


Gonzalo Echagüe Méndez de Vigo

CONAMA Fundazioaren eta Fisikoen Elkargo Ofizialaren lehendakaria da, Lanbide eta Lanbide arteko Elkartearen Gobernu Batzordeko kide, eta bi erakunde horien Ingurumen Batzordeko lehendakaria, besteak beste.


Luis González Reyes
Ekologistak Martxan taldeko koordinatzaile da duela 7 urte, eta kimika zientzien doktore. Hainbat gairi buruzko liburuen egilekide da, Europar Batasuneko ingurumen politika, hezkuntza ekologikoa eta ekologismo sozialaren eremuetan. Gainera, aditua da prestatzaileen prestakuntzarekin lotutako hezkuntza gaietan.


Francisco Díaz Pineda
Ekologian katedraduna da, Madrileko Unibertsitate Konplutentsean. WWF–Espainiako (Adena) lehendakaria da. “Ingurumeneko Sari Nazionala”. Espezializatua dago lurralde antolakuntzan – Madrileko Antolakuntzaren Batzorde Teknikoa (Coplaco)–, Mediterraneoko paisaia eta ekosistemen azterketan eta aniztasun biologikoaren erregulazioan – Sevillako eta Madrileko Unibertsitateak. International Board of WWF-eko kide, Gland (Suitza). Naturaren Kontserbaziorako Europar Zentroko (ECNC) fundatzaile kidea, eta haren Kontseilu Zientifikoko kide, Tilburg-en (Holanda).



Oscar Santa Coloma Moz
o
TECNALIA Ingurumeneko zuzendaria eta K-EGOKITZEN proiektuaren koordinatzailea da, eta talde hauetako kide baita ere: Internacional Air and Waste Management Association nazioarteko elkartea, Euskal Enpresarako Ingurumen Informazio Zerbitzuko Adituen Panela (IHOBE Line), Sustainable Development Research Society (ISDRS) nazioarteko elkartea. Eta kolaboratzaile da "A serchable directory for Environmental Sound Technology EST" maESTro gidan (United Nations Environment Programme -UNEP).


Cecilia Carballo de la Riva.
Sustapen eta Garapenerako Laguntza Institutuaren (IPADE) zuzendari exekutiboa . Ingurumeneko bokala da Garapenerako GKEetako Estatu Koordinatzailearen Gobernu Batzarrean. Garapenerako Zerbitzu Teknikoen (STD) administratzailea da. Eurinvestment Desarrollo taldeko kide da. Lehenago aholkulari gisa aritu zen MAEn, AECIn, garapenerako hainbat gobernuz kanpoko erakundeetan eta unibertsitatean. Cecilia Politika eta Administrazio Zientzietako lizentziatua da eta aditua lankidetza proiektuen eta programen ebaluazioan.


Javier Cenicacelaya
Arkitektoa. Arkitekturako katedraduna (Euskal Herriko Unibertsitatea). Hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste: Monterrey. Recuperando el Centro Urbano (2007). Bilbo 1300-2000. Una Visión Urbana (2001), eta baita ere arkitekturari eta hiriari buruzko hainbat artikulu. Europako Urbanismorako Kontseiluaren fundatzaile kide da. Europako eta Ameriketako hainbat unibertsitateetako irakasle bisitaria da. Bi aldiz jaso du Hiria berreraikitzeko Europako Saria, Bruselako Rothier Fundazioaren eskutik.


Xavier Lavandeira
Ekonomian katedraduna Vigoko Unibertsitatean. Ikerketa eta irakaskuntzan, eremu hauek interesatzen zaizkio, bereziki: ekonomia publikoa, ingurumen ekonomia eta energiaren ekonomia. Xabier gaur egun “Economía para la energía” zentroa sustatzen ari da, energiaren ekonomia lantzen duen ikerkuntzarako zentro pribatua. Xabierrek, gainera, Ekonomia eta Negozioetako ikerkuntza taldea koordinatzen du, Vigoko Unibertsitatean, eta lankidetzan dabil Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Taldean (IPCC).


Anil Markandya
Doktore da Ingurumeneko Ekonomian, eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia du. BC3ren (Basque Centre for Climate Change) zuzendari den Markandya irakasleak etengabe lan egin du klima aldaketa, energia eta ingurumenaren alorrean, eta hainbat eta hainbat sari jaso ditu. Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Taldeko Klima Aldaketaren balorazio dokumentuen hirugarren eta laugarren kapituluetako autore nagusia izan zen. Markandya irakasleak Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Taldearen laugarren txostena egin zuen taldean parte hartu zuen, eta Bakearen Nobel Sarirako izendatu zuten 2007. urtean.


Pedro Royo García
Guaskor taldearen ingurumeneko koordinatzailea.División de Purines-en izan ere hasieran, Ingurumeneko Zuzendaritzan koordinatzaile gisa gero eta Guaskor Taldearen ingurumeneko koordinatzailea da gaur egun. Aurretik Ingurumeneko aholkulari izan zen Euromanagement-Environment (Europako Batzordea) proiektuan, eta Ingurumeneko eta Ikerkuntza Mikrobiologikoaren proiektuetako arduraduna Corcoy taldean, ehun-larru sektoreko industria taldean, alegia.


Joaquín Nieto Sainz
Ohorezko lehendakaria da SUSTAINLABOUR Garapen Iraunkorrerako Nazioarteko Lan Fundazioan.
CCOOko Ingurumena eta Lan Osasunerako Konfederazioaren idazkari izan zen eta Europako Batasuneko Ingurumeneko Aholkularitza Foroaren kide.


Salvador Rueda Palenzuela.
Bartzelonako Hiri Ekologiaren Agentziako zuzendaria da, sortu zenetik, 2000. urteko ekainaren 5ean. Zuzendaritza karguak bete ditu Generalitat de Catalunyako (1992-2000) Ingurumen Sailean, Bartzelonako Udalean (1986-1992) eta San Adrián de Besós (1980-1986) Udalean. Halaber, Salvador Europako Batasuneko Hiri Ingurumeneko Adituen batzordekide izan da, 1994. urteko martxotik 1998. urtera arte.