Ongi Etorri

Dokumentazio atalean deskarga ditzakezu hizlariak mahai inguruetan erabili zituzten aurkezpenak

http://img714.imageshack.us/img714/4882/eusk.jpg
Unibertsitateak ezagutza zientifiko-teknikoaren abangoardian daude, eta gai garrantzitsuen gainean ikertu eta profesional berriak prestatu behar dituzte, energia ereduaren egokitzapena eta aldaketa, besteak beste.

CO2 igorpenei lotutako eraldaketa klimatikoak sistema natural eta sozio-ekonomikoei eragingo die eta baita horiei lotutako baliabideei ere. Izan ere, sistemak dakarren inertzia klimatikoa guztiz saihestezina da, nahiz eta hori arintzeko asmo handiko politika internazionalak garatu. Hori dela eta, aurreikusitako eragin horiek txikitzeko planak eta estrategiak daude, nazioartean zein lurralde bakoitzean.

Bizi dugun mundu krisi honen erdian, ingurunea gehiago errespetatzen duen energia eredu baterantz aldatzea eztabaidatzen ari dira nazioarteko goi-bileretan eta nazioetako parlamentuetan; hain zuzen ere, energia berriztagarrietan oinarritutako eredu bat, CO2 gutxiago igorri eta eraginkorragoa dena.


Neurriak hartzen ez badira, inpaktuek etorkizunean garapenerako nahitaezkoak diren elementuei eragingo diete. Hori era grafikoan ikus daiteke garraio azpiegituren kasuan. Izan ere, kalteak jasan ditzakete muturreko klima gertakariengatik eta administrazioei izugarrizko gastuak eragin. Era berean, klima aldaketak tokiko hainbat herrietako iraunkortasun ekonomikoa mehatxatu dezake, osasuna kaltetu edo uholde eta lehorteak eragin ditzakeelako.

Jardunaldi horiek unibertsitate irakasle eta ikasleei zuzenduta daude, beren ikasketek energia, ingurumena eta klima aldaketa bezalako gaiekin zerikusia badute.