Ongi Etorri

Dokumentazio atalean deskarga ditzakezu hizlariak mahai inguruetan erabili zituzten aurkezpenak

http://img714.imageshack.us/img714/4882/eusk.jpg
Vitoria-Gasteizek azken urteetan ospe nabarmena lortu du nazioan eta nazioartean, ingurumenaren iraunkortasunerako politikengatik. 2009ko urtarrilean, Vitoria-Gasteizko hiriak Alkateen Hitzarmenari atxiki zitzaion, Europar Batzordeak sustatutako klimari buruzko ekimena, hain zuzen ere. Ekimen horren helburua da Europako hiriek zuzenean parte hartzea berotegi efektuko gasen igorpena arintzeko. Ekimenean sartzeko baldintza nagusia da hiriak konpromisoa hartzea 2020 urterako igorpenak %20an gutxienez murriztuko dituela, 1990 erreferentzia urtearekiko. Gainera, Vitoria-Gasteiz izendatu dute European Green Capital 2012 eta 2013 izateko, eta titulu horrek ingurumenaren arloan tokian egindako ahaleginak aitortzen ditu.

Hau da Klima Aldaketari buruzko Jardunaldiak. Administrazioa, herritarrak eta enpresak deritzon ekitaldi honen helburuetako bat: erantzukizun konpartitua da agerian uztea hiriek garrantzi handia dutela klima aldaketaren aurkako borrokan. Ildo beretik, Vitoria-Gasteizko adibideaz gain, gertuko beste leku batzuetakoak eman nahi dira, klima aldaketari buruzko arloan esperientzia garrantzitsuak garatu dituzte eta.

Bestetik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Saila eta Euskadiko Energiaren Erakundea ekitaldiko antolatzaile kideak dira, eta energiaren eta klima aldaketaren politika bateragarrien lan-ildo nagusiak azaldu eta jakinaraziko dituzte.

Halaber, jardunaldietara bertaratuko dira ordezkari politikoak, zientifikoak, teknikoak eta enpresa mundukoak, enpresariak eta baita erakunde ekologista nagusiak ere. Ekitaldiko beste helburu nagusia da agerian jartzea beharrezkoa dela instituzio, enpresa, gizarte erakunde eta agente zientifiko-teknologikoek batera eta era koordinatuan la egitea, egoera arindu eta egokitzeko.

Jardunaldiak hainbat hartzaileri zuzenduta daude: enpresa pribatuetako ordezkariak, administrazio publikoko teknikariak, enpresa elkarteak, unibertsitateak, gobernuz kanpoko erakundeak eta ingurumenarekin sentsibilizatuta eta konprometituta dauden herritarrak. Horregatik, aukera hau aprobetxatu nahiko genuke, eztabaida foroa sortzeko, parte har dezaten erakunde zibil antolatuek, enpresek, Gobernuz Kanpoko Erakundeek, auzoetako bizilagun elkarteek, zinegotziek, udaleko zuzendari eta teknikariek. Foro horietan, klima aldaketak duen garrantziarekin lotutako gaiak jorratuko dira batik bat, eta baita ere hiriek izan behar duten papera arazoa konpontzerakoan.

Ekainaren 3an eta 4an Vitoria-Gasteizera bertaratuko zarelakoan gaude.

Jaso ezazu agur bero bat,

Alba CaƱadas Mora
Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotzia
Antolamenduko Batzordeburua